XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

San Martingo trikuharria, Biasterin, K.a. 2.000. urtekoa.

Loiolako Santutegia, XVII. mendekoa.

2. Teknika: denbora neurketa

Urteak zenbatzeko Kristoren jaiotzatik hasten gara, duela 2.000 urte ingurutik. Data horren aurreko urteak adierazteko, K. a. (Kristo aurretik) idazten da eta ondorengo urteetarako K. o. idazten da edo, bestela, ezer ez.

Hamar urtek hamarkada osatzen dute eta ehun urtek mendea. Mendeak erromatar zenbakiz adierazten dira.

1. urtetik 100.era: I. mendea; 1201. urtetik 1300.era: XIII. m.; 1901. urtetik 2000.era: XX. m.

3. Urteak zenbatu

Banatu XX. mendea hamarkadatan; XX. MENDEA / Hamarkadak; Urteak / Lehen hamarkada; 1901etik 1910era / 10eko hamarkada; 1911tik 1920ra / 20ko hamarkada; 1921etik...

Idatzi zein mendetakoa den urte bakoitza:

Idatzi zure senideen jaiotza urtea eta erantzun. Ama: / Aita: / Aitona: / Amona:

Zein mendetan jaio dira zure senideak? Zein hamarkadatan jaio da zure aitona? Eta zure ama? Zein mendetan jaio zara zu? Zein hamarkadatan?